Astekaria


2014.10.24

Ostiraleko klase praktikoan blog-a nola sortu, funtzionatu eta antolatu daitekeen landu dugu.
Hasteko, bi bide daude blog-a sortzeko. Alde batetik, norbera bere gmailera sartu, gehiago  aukeran klikatu eta blogger-ean sartu. Beste alde batetik, googlen zuzenean blogger idatzi daiteke eta orrialde horretan sartu. Klasean, lehenengo bidea erabili dugu.
Bloga zabaldu ondoren, lehenengo sarrera idazten hasi daiteke. Sarrerak titulu bat izan behar dute. Onuragarria da antolamendua ahalik eta hobeagoa izan dadin, sarrera bat egiten den bakoitzean sarrera horri etiketa jartzea. Etiketak “,” ikurra erabiliz banatzen dira. Etiketak blog-aren eskumaldean agertuko dira, horrela blog-eko edukiak antolatuz. Sarrerak hainbat material desberdinak erabiliz sortu daitezke: bideoak erabiliz, irudiak txertatuz, testuak txertatuz edo norberak idatziz, linkak jarriz eta abar. Klasean hainbat sarrera probatu  ditugu, aipatutako materialak erabiliz (bideoa, irudia,…).
Bideoei dagokienez, youtube-ko edo vimeo-ko orrialdeetatik txertatuta badaude ez da zergatik bideoen linka edota erreferentzia jarri. Bideoak itsastean, zuzenean erreferentzia azaltzen baita. Baina, artikuluak itsasten diren bakoitzean ezinbestekoa da linka edo erreferentzia jartzea.
Youtube-tik bideoak itsastean, nahikoa da URL-a kopiatzearekin. Aldiz, vimeotik bideo bat itsastean, prozesua luzeagoa bihurtzen da. Itsatsi nahi den bideoa aukeratu ondoren, share aukeran klikatu eta incrustar aukeran irudiaren aldaketak burutu behar dira. Hala nola, proportzioa aldatu edota HTML-ra aldatu. Ondoren kakotxoetan klik egin eta kurtsorea erdian gelditurik bideoaren URL-a kopiatzen da.
Aipatzekoa da, egindako guztia gorde daitekeela beste egun baten jarraitzeko. Besteek ikusteko publikatze aukerari eman behar zaio. Gorde bakarrik egiten denean ez da publikatzen.

Sarrerak aparte, informazioa gordetzeko eta praktiketako astekariak blogean egoteko, bi orrialde ireki ditugu. Horretarako diseinuaren barnean, orrialde berria sortu aukeran klikatu dugu. Sortutako orriei tituloa jarri eta gorde aukeran klikatu dugu. Nola ez bai informazio orria ikusteko, bai astekaria ikusteko publikatu atalean klikatu egin dugu.


Klasearen amaieran, muruaren aldaketak eta blogaren diseinu aldaketa generalak nola egiten diren trasteatzen ibili gara. 




2014.10.30



Klasean blogarekin aritu gara. Hasteko, ikaskideek dituzten blogak estekatu ditugu, horrela besteen blogak ikusteko aukera sortuz. Esteka horiei "Ikaskideak" titulua jarri diet, zeintzuk, eskumako aldean agertzen dira.

Ondoren, eusko jaurlaritzako orrialdera sartu gara. Bertan agertzen diren berriak gure blogean agertzeko, URLa kopiatu eta gadget barnean berriak aukeran itsatsi dugu. Blogaren eskumealdean, eusko jaurlaritzako azkenengo bost berriak agertuz azkenik. Berri horiek txandakatzen joango dira. Hau da, berriagoak daudenean, horiek agertu eta zaharragoak direnak ezkutatu egingo dira. 


Blogarekin jarraituz, erloju bat txertatu dugu goiko aldean. "Clocklink" orrialdera sartu gara horretarako. Nahi izan dugun erlojua aukeratu, orduaren zona egokitu eta URLa kopiatu dugu. Gadget barnean HTML/Javascript aukeran itsatsi dugu URLa. Azkenik, ordua blogean agertuz.


Azkenik, klasearen amaierako 10 minutuetan eguneko astekaria idazten hasi gara. 




2014.10.31


Gaurko klasean 4.2 aktibitatea: blogen aplikazio didaktikoak jarduera egin dugu. Lana egiteko taldea sortzea beharrezkoa izan da. Nire taldekideak hurrengoak dira: Ane, Maitane, Mikene eta Laura. 

Lana hiru zatitan banatu da: hasteko, norberak bere ordenagailuan hezkuntzarekin zuten blog desberdinak trasteatzen ibili da. Bertan aurkitutako informazio guztia informazio orrialdean itsatsi dugu. Jarraitzeko, taldekideekin bildu eta aurkitutako informazioa partekatu dugu. Azkenik, informazio guztiarekin klasean azalpen bat emon dugu. Horretarako, padlet, bubble edo prezi bitartez, azalpenari laguntzeko aurkezpena egin dugu.



2014.11.06


Modulo astea. Ez da IKT-ko klase praktikorik egon.




2014.11.13

Gaurko klasean word-ean erabili daitezkeen hainbat baliabide landu ditugu. Besteak beste: dokumentuen mapa nola ikusi, atalak nola zenbatu, zerrendak alfabetikoki ordenatu, iruzkinak nola txertatu,...

Irakaslearen azalpenak ondoren, binaka jarduera bat burutu dugu. Internetetik wordean kopiatutako testua klasean landutako baliabideak erabiliz testu akademiko bat bihurtu behar izan dugu. Horretarako orain txertatuko dudan instrukzioak jarraitu ditugu.




Egia esateko, landu ditugun hainbat baliabide zeudela ere ez nekien. Gaur konturatu naiz askotan lan egin behar izan nuena baino gehiago lan egin dudala. Adibidez, lanetan aurkibidea eskuz sartzean eta ez word-ak eskaintzen duen aurkibide automatikoa ez erabiliz. Edota, bibliografia eskuz ordenatzea eta ez word-ak eskaintzen duen ordenatzeko baliabidea ez erabiliz. 


2014.11.14



Gaurkoan taldeka egin beharreko proiektuarekin hasi gara. Irakasleak proiektuan egin beharrekoen azalpenak eman ondoren eta lanean hasi baino lehenago, taldeka hainbat hausnarketa egin ditugu. Gehienak talde lanari buruzkoak izan dira.  Erabilitako txostena hurrengoa izan da:




Taldean hausnartutakoa laburbilduz, taldekideak txostenaren hasieran agertzen diren egoeretan egon garela komentatu dugu, beraz argi eta garbi ulertzen ditugu azaldutako egoerak. Gure ustez, garrantzitsua da taldean lan egitean, arduratsua, argia eta langilea izatea. Horrela ez izan ezkero taldeko lanean arazo desberdinak sortu daitezke. Hala nola; komunikazio falta, lan desegokia,... Gainera talde lanak bakarkako lanak baino zailagoak direla uste ditugu. Bakarka lan egitean bakoitzak bere estiloan egiten du, baina taldeko lanean estilo desberdinak bateratu eta lan koherente eta kohesionatu batean bihurtu behar dugu. Beraz, denbora gehiago eta lan gehiago suposatzen du. Hala ere, lanak askoz ere aberatsagoak izaten ohi dira.


"Los jetas eta los pasotas" testua irakurri ondoren, taldekideak aurreko galderen moduan, horrelako izaera duten pertsonekin egon garela sentitu dugu. Argi dugu horrelako pertsonekin aurkituko garela bizitzan eta hasieratik taldeko arauak argi azaldu behar zaiela. Horrela ez izan ezkero, taldekideek esku hartu beharko dugu.

Hausnarketa hauek burutu ondoren, talde lanean hasi gara. Proiektu lana egiten, hain zuzen. Hasteko Sites bat sotu dugu. Jarraian, proiektua egiteko gidan dakarren moduan, talde fitxa eta lehenengo akta sortu dugu. Amaitzean, bi dokumentuak sites-era igo ditugu.

Hona hemen proiektu lana aurrera eramateko jarraitu beharreko pausuak:







2011.11.20


Klase praktikoan taldeko lanarekin (proiektua) jarraitu dugu. Gaurkoan E2 entregagaia egin dugu. Hurrengoan oinarritu da:






Eginbeharrekoak taldekideen artean banatu ditugu. Mapa kontzeptuala popplet baliabide digitala erabiliz egin dugu. Mapa kontzeptualak egiteko orrialdea da. Erabiltzeko erraza da eta informazioa antolatzeko modu egokia. 

Hipotesiak egiteko, egokitutako gaian oinarritu gara. Kasua irakurri, ulertu eta aztertu egin dugu, ondoren, hipotesiak ateratzeko asmoz. Kasua hurrengoa da:




Hona hemen taldean sortutako hipotesiak: 



Ikastetxe guztien helburua da beraien ikasleentzako ahalik eta hezkuntza hoberena eta osoena eskaintzea. Horretarako, askok, gurasoei kurtso amaieran, inkesta desberdinak egitea proposatzen die, kurtsoa baloratzeko eta hurrengo kurtsoan hobetu beharrekoak kontuan izateko.


Egokitu zaigun kasuan, hainbat gurasoei inkesta bat egitea proposatu zaie. Inkestetan IKTak klaseetan integratuagoak egon behar direla agertu da. Hau da, gurasoek seme-alaben hezkuntzan IKTen erabilera beharrezkotzat ikusten dute. Eta, ez dute uste beharrizan hori ikastetxeak asetzen duenik.


Kasua aztertuta beraz, argi gelditzen da hezkuntza arduradunek egoera honetan esku hartu behar dutela eta irtenbide bat eman behar diotela. Hasteko, ikastetxeak gurasoen eskaerak kontuan izan behar dituzte. Ondoren, aztertu eta irtenbideak bilatu. Prozesu horretan irakasleei eta, zehazkiago esanda, 4.mailako irakasleari, hurrengo galdera hau bururatzen zaio: zer egingo dut nik IKTak ikasgelan txertatzeko?



Hasteko, ikasleen etxeko egoera zein den jakiteko, inkesta bat egingo zaie gurasoei edota ikasleei. Horrela, etxean ordenagailuak, tabletak edo dena delakoak dituzten jakin ahal izango dugu. Modu berean, ikasleek klasetik kanpo IKTekin lan egitea posiblea den ala ez informazioa jasoko dugu.


Prozesuaren hasieran argi dago ikasleok Ikastetxeko baliabideak ondo aztertu  behar ditugula, ikastetxeak zein teknologia eskaintzen digun jakiteko eta bakoitzarekin zer egin daitekeen jakiteko.


Irakasleok ikastetxeak IKT-i buruz egindako aurretizko plangintza aztertu behar dugu. Izan ere, ikasleen hezkuntza kontuan izan behar da hurrengo kurtsoetan exijituko zaienari prestatzeko, IKT-en munduan murgilduz eta oinarriak landuz.


Arestian aipatutako guztia kontuan izanik, demagun ikastetxean irakasle bakoitzarentzako ordenagailuak ditugula, arbela digitala ere dugula, baina hala ere gutxi erabiltzen direla. Zer egin?

  • Jarduerak, ariketak, etxeko lanak eta abar zuzentzeko, ikasleek arbela digitala erabiltzea.
  • Irakasleak blog bat sortzea, zeinetan ikasleek errefortzuko ariketak egin ditzakete. Besteak beste, fitxa multimediak, ariketa edo joku multimediak, ...
  • Klaseko aurkezpenak egiteko interneteko plataformak ezagutzea eta erabiltzea: prezi, ppt, mindomo, powtoon, videoscribe...
  • Ikasleek taldeko ikerketa lanak egitea. Modu berean, informazioa bilatzea, kudeatzea eta modu kritikoan erabiltzea.
  • Ikasleek taldeka blog bat sortzea, talde bakoitzari irakasgai bat egokituz. Bertan kurtsoko materiala ikaskideekin partekatuz. Era berean, informazio guztia kudeatzea eta modu argi batean azaltzea.


Azkenik kronograma sortu dugu. Kronograman proiektuan egin beharrekoak antolatzeko erabili dugu. Bertan egin beharrekoak noiz egin behar diren agertzen dira. 

Aipatzekoa da eguneroko akta ere egin dugula eta eginbeharreko guztiak proiektua azaltzeko sortutako sites-era igo dugula. 

Hausnarketa moduan esan nezake, gaurkoan erabilitako baliabideetatik batzuk ezagutzen nituela eta beste batzuk ez. Adibidez, kronograma beste proiektu batzuen eginbeharrekoak antolatzeko erabili dudan baliabidea da. Beraz, ezaguna dut. Baina, popplet adibide, ez nuen ezagutzen. Erabiltzeko erraza dela iruditu zait. 




2014.11.21


Gaurko praktikoa bideo batekin hasi dugu. Youtubeko bideoan Jordi Adell- agertzen zen "La competencia digital"-ari buruz azalpenak ematen. Amaitzean, klasean konpetentzia digitalei buruzko hausnarketa bat egin dugu. Zergatik hezkuntzan beharrezkoak diren eta nolako helburuak lortzen laguntzen dien ikasleei. 

Konpetentzia digitalak bai ikasleentzako, bai irakasleentzako modu arduratsu batean erabilita, onuragarriak dira. Izan ere, gizartearen herritar teknologikoa bihurtzen zaituzte, eta gaur egungo erronkei aurre egiten laguntzen dituzte. Gainera, ikasleek informazioa nola bilatu, antolatu, kudeatu eta modu kritiko batean erabiltzeko gaitasunak garatzen laguntzen dituzte. 

Ondoren, taldeko lanarekin jarraitu dugu. Gaurkoan, E3 entregablearekin, zeina honetan oinarritzen da:





Aurreko eguneko hipotesiak amaitzeaz gain, gaitasun digitalaren mapa egin dugu popplet orrialdean. Ondoren egindakoa sites-era igo dugu. Eguneko akta ere egin dugu.




2014.11.27


Gaurkoan bakarka 5.6 aktibitatea egin dugu. Aktibitatea sarean dauden materialak aztertzean oinarritu da. Hona hemen eginbeharrekoa: 

Ariketan naiz eta hainbat link proposatzen dira, aurreko ariketan aurkitutako link bat erabili dut. Linkak, ikastola bateko webgunera eramaten du: http://www.irurakoikastola.net/ikt 

Webguneko ezaugarriak aztertzeko hurrengo taula erabiltzea beharrezkoa izan da. Azterketa egin ondoren eta taulan datuak adierazi ondoren, taldeko sites-era igo dut nire taula. 

 

2014.11.04

Modulo astea. Ez da klaserik egon.

2014.11.05

Modulo astea. Ez da klaserik egon.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina