Teoria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Teoria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/12/11

2014.12.11

Saio honetan dokumentatzaileek izan dira beraien lana aurkeztu dituztenak. Dokumentatzaileek beste taldeen lanak batu eta konpartitu dituzte sites baten bitartez. Hau da, beste ikaskideek blogean egindako lana hartu, aztertu eta sites batean antolatu dute, horrela besteekin sortutakoa partekatuz.

Agerikoa da egin duten lan handia. Izan ere, sortutako sites-ean hainbat arlo desberdin aurkeztu dituzte: taldearen aurkezpena, ikt baliabideak, dokumentatu behar dituzten taldeen lanak, lanen hausnarketak, ... Beraz, sortutako sites-a informazioari dagokionez aberasgarria da. 

Aurkezpenei dagokionez, azaldutakoa modu antolatu eta ulerterrazean aurkeztu dute. Hartzaileen arreta bereganatu dute momentu guztian  eta aurkezpen interesgarria sortu dute. 

Baloratzekoa da egin duten lan handia eta nolako antolatasunez partekatu duten besteen lanak. 

2014/11/27

2014.11.27

Gaurkoan ere ikaskideen aurkezpenak ikusten jarraitu dugu.

Lehenengo taldeak Powtoon programa erabili du bere aurkezpena egiteko. Ezagutzen ez nuen programa da eta oso dinamikoa eta adierazgarria iruditu zait. Hurrengo aurkezpenetan erabiliko dudan sentsazioa dut. 

Bigarren taldeak ere, powtoon programa erabili du. Beraz, aurreko taldeak bezain lan dinamikoa aurkeztu dute. 

Hirugarren taldeak, bideo bat sortu du beraien lana azaltzeko. Horretarako beraien ahotsa grabatu eta irudiekin koordinatuz bideoa sortu dute. Aipatu beharra dago zerbait luzea izan dela eta gure arreta denbora osoan mantentzea zaila izan dela denboraren ondorioz. Baina, erabilitako materiala oso egokia dela uste dut.

Laugarren taldeak ere powtoon programa erabili du bere lana azaltzeko, hain zuzen, web 2.0-ri buruzkoa dena. 

Bostgarren taldeak powtoon programa ere erabili du. Aurreko taldeari bezala, web 2.0 gaia egokitu zaie. Izugarrizko lana egin dute. Izugarrizko lana egin dute ahotsaren soinuari dagokionez.

Seigarren eta azken taldeak, emaze programa erabili du. Gure taldeak pasadan astean erabilitako programa berbera. Berri bat hartzea erabaki dute lana sortzeko asmoz. Aurkezpenaren amaieran galdera bat proposatu digu entzuleei. Bi irudi agertu dira, batean ikasleak ikt-ak erabiltzen eta bestean ez erabiltzen. Taldeak zein den egoera egokia galdetu digun. Nire ustez, argi dago. Ikt-ak erabiltzea egokia da, beti ere modu arduratsu eta kritiko batean erabiliz. Horregatik ikt-ak erabiltzen irakatsi behar zaie ikasleei, beraien kritikotasuna eta ardura sustatuz eta ikt-ak erabiltzeko baliabideak eta herramintak eskainiz. 

Aurkezpenei dagokienez, ondorio moduan esan nezake, bai gaurko taldeek, bai aurreko eguneko taldeek oso lan handia egin dutela. Hainbat baliabide desberdin erabili dira eta sortutako lanak kalitate handikoak izan dira. 


2014/11/20

2014.11.20




Gaurko klase magistralean ikaskideen aurkezpenekin jarraitu dugu. Esan beharra dago, gaurkoan, gure taldeari lanaren aurkezpena egitea ere egokitu zaigula. Aurkezpenerako erabilitako baliabidea emaze izan da. Baliabide dinamikoa eta erakargarria dela uste dut. Esan daiteke aurkezpenari dagokionez, nahi eta taldekide guztiak urduri egon, aurkezpena aurrera atera dugula eta ulerterraza egin dugulu. Izan ere egokitu zaigun gaia astuna izan baita. Hala ere, irakurketak baliagarriak eta interesgarriak izan dira, hezkuntzaren hainbat arlo garrantzitsu lantzen baitira. 

Besteen aurkezpenei dagokionez, hainbat baliabide desberdin erabili dira: power pointa, prezia, bideoa, ... Interesgarria iruditu zait bideoa aurkezpena egiteko erabiltzea. Izan ere, dinamikoa den baliabidea baita eta argi dago ikaskideen arreta bereganatu dutela. Aipatzekoa da, beste talde batek youtubera eskegitako bideo bat erabili dutela. Hau da, beraien ahotsak grabatuta eta irudi desberdinekin konexionatuz, bideo bat egin dute eta youtubera igo dute. Aurreko taldearen moduan, dinamikoa den baliabidea erabili dute, ondorioz entzuleen arreta bereganatuz. 

Hausnarketa moduan esan nezake, taldekide guztiek lan handia egin dutela beraien lanak eta aurkezpenak prestatzeko. Baita ikasle guztien aurrean aurkezpena egiteko. Azkenengoa nire ustez, zailena izanez. 

Denboraren kudeaketa ere egokia izan dela uste dut, gaurkoan 7 taldek egin behar izan dutelako aurkezpena. 

Azkenik esan nahi nuke, irakasleak esan duen moduan, taldeek baliabide potenteak erabili dutela aurkezpenak egiteko. Hau da, ikaskideek hainbat gaitasun, trebetasun eta baliabide dituztela argi gelditu da.  


2014/11/13

2014.11.13

Gaurko klase teorikoan ikaskideen hainbat aurkezpen entzun ditugu. Aurkezpenak ikaskuntza gurpila lanei buruzkoak izan dira. Talde bakoitzak gai desberdinetan oinarritutako testuak irakurri eta aztertu ondoren, klasearen aurrean egindakoa aurkeztu behar du. 

Taldeka burutzen diren lanak eta gero klaseen aurrean aurkeztu behar direnak izaten dira zailenak. Izan ere, gehienak ez gaude ohituta jende askoren aurrean hitz egitera eta gutxiago euskara egoki eta landu batean. Gainera, kontuan hartzen bada klase teorikoan edo magistralean egin beharreko aurkezpena dela, eta ez saio praktikoetan, lana zailagoa bihurtzen da. Norberak aurkezterako momentuan sentitzen duen urduritasunaren ondorioz, askotan bakoitzak eskaini dezakeena urduritasunaren menpe gelditzen da eta  ez da pertsonaren gaitasuna eta potentzialitatea nabaritzen.

Taldeen aurkezpenak amaitu ondoren, taldean bildu gara bakoitzaren testuen sintesiak amankomunean jartzeko, azkenik sintesi bakar bat bihurtuz. Ondoren, bost hitz gako aukeratu, bi erronka sortu eta irudi bat aukeratu dugu lana blogean igotzeko asmoarekin.

Ikaskuntza gurpila: Taldeko lana

Aurreko sarreran ikaskuntza gurpileko lan pertsonala konpartitu dut. Oraingoan taldean egindako lana txertatuko dut. Lanean, 3.1 gaitasun mapak testuen sintesia, bost hitz gako, bi erronka eta irudia agertzen dira. Hona hemen taldean burututakoa:



GAITASUN MAPA



insight.jpg


Sintesia
IKTen gaitasun mapa azaldu aurretik gaitasun ideia definitzen eta bere sorreraren prozesua azaltzen ahaleginduko gara.

1990an EEUUko SCANS informeak oinarrizko gaitasunen hurrengo hiru tipologiak bereizten ditu:
  • Oinarrizko trebetasunak: irakurmena, idazmena, aritmetika eta ahozko adierazpena.
  • Arrazonamendu gaitasuna: pentsamendu sortzailea, erabakiak hartzea,  probleman ebaztea, egoera zailak bisualizatzea eta ikasten ikastea
  • Ezaugarri pertsonalak: erantzukizuna, autoestimua, soziabilitatea, antolatzeko gaitasuna eta osotasun pertsonala.

1699an UNESCOk egindako DELORS txosnan hezkuntzaren lau zutabeak ezartzen dira, gaitasun akademikoak eta eguneroko bizitza eta bizitza laborala konektatzearen garrantzia azpimarratuz:
  • Izaten ikastea
  • Ezagutzen Ikastea
  • Egiten ikastea
  • Elkarbizitzen ikastea.

2002an ELGE-k, DeSeCo txostena prestatzen du. PISA proben oinarria egin  zuten eta gaitasunaren ideia horrela definitu zuten:
“Era egokiz eskaerei erantzuteko eta egitekoak gauzatzeko ahalmena.”

2005ean  Europako Batasunak hezkuntzarako funtsezko gaitasunak definitzen eta  zehazten ditu.
“Ezagutzen,  trebetasunen, jarreren eta baloreen konbinazio integratua, testuinguruari egokituak, oinarrizko  hezkuntzan dauden ikasle guztiek garapen pertsonala lortzeko,  hiritar aktibo bihurtzeko eta  gizartean integratzeko behar dituztenak”

1.    Ama hizkuntzan komunikatzea
2.    Atzerriko hizkuntzen komunikatzea
3.    Gaitasun matematikoa eta zientzia eta teknologiaren oinarrizko gaitasunak
4. Gaitasun Digitala: bere barnean hartzen du informazioaren gizarteko teknologien erabilera ziurra eta kritikoa. IKTen oinarrizko gaitasunetan oinarritzen da: ordenagailien erabilera informazioa lortzeko, ebaluatzeko, gordetzeko, produzitzeko, azaltzeko eta elkarbanatzeko, baita komunikatzeko eta Interneten bidez kolaborazio sareetan parte hartzeko.
5.    Ikasten ikastea
6.    Gaitasun sozialak eta hiritarrak
7.    Ekimenerako sentsua eta enpresarako espiritua
8.    Elkarbizitza eta adierazpen kulturalak

Azkeneko bi hamarkadetatik hona IKTak gure bizitzaren eta kulturaren zati bihurtu dira.  Hortaz, eskolan teknologia berri hauek txertatu behar dira, hauek ikasleei hurrengo helburuak lortzen lagunduko diete eta:
  • Munduko hiritarrak eta arduratsuak, autonomoak eta sortzaileak izatea
  • XXI. mendean izango dituzten erronkekiko konpromisoa agertzea.

Irakasleentzako gaitasun mapa 3 ardatzen inguruan egituratzen da:
  1. Lanbide Arloko garapena eta kudeaketa: Kudeaketarekin zerikusia duten baliabideak biltzen dira: kalifikazioak aurkeztea, laguntza materialak sortzea,... Baita lanbide hazkuntzari lotutakoak.
  1. Didaktika, pedagogia eta curriculuma: Irakaskuntza eta ikaskuntzan eragin zuzena dituzten baliabideak biltzen dira. Adibidez, ikaskuntza-esperientzien diseinua eta ebaluazioa.
  1. Herritartasun Digitala: Ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometituak izateko, ikasleak bereganatu behar dituzten gaitasunak biltzen dira. Hala nola: informazioaren pribatasuna, iturrien aipamena, erabilera ziberjasarpena...

Ikasleentzako gaitasun mapa honako ardatzen inguruan egituratzen da:
  1. Trebetasun teknologikoa: Teknologia ulertzea eta erabiltzea: hainbat IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, askotariko egoera eta arazoetara egokitzea eta uneko ezagupena teknologia berriak ikasteko transferitzea.
  1. Bizitza osorako ikaskuntza: Jarrera ireki eta ikertzailea; ikasleak bere aukeretan konfiantza du, eta garbi ditu bere indarrak eta ahuleziak; pertsona bakoitzetik eta egoera bakoitzean ikasteko aukeraz jabetuta dago, pertsona edozein adinetakoa eta testuingurua edozein izanik ere.
  2. Herritartasun digitala:  Jarrera kritikoa eta gogoetatsua eskura dagoen informazioa baloratzerakoan eta behar denean egiaztatuz, eta gizartean adostutako jokabide-arauak errespetatzea informazioaren erabilera eta euskarri ezberdinetan etorritako iturriena arautzeko.


Hitz gakoak:
  • Gaitasun mapa
  • Gaitasun digitala
  • Oinarrizko gaitasunak
  • Herritartasun digitala
  • Informazio eta komunikazio teknologiak


Galderak/Erronkak:
  • Gaur egun lanean dauden irakasleei eskatzen zaizkien gaitasunak garatzeko formazio nahikoa eskaintzen zaie?
  • Zein metodologia egokiak dira ikasleek gaitasun digitalari dagozkion helburuak lor ditzaten?









Ikaskuntza gurpila: nota pertsonalak

Ikaskuntza gurpila lanean nire taldeari 3.1 gaitasun mapak gaia egokitu zaio. Horretarako egelan eskegita zeuden hiru testu irakurri eta landu ditugu.

Hasteko bakarkako lan bat burutu dut, zeina testuak irakurtzean eta beraien sintesi bat egitean oinarritu dena.

Ondoren taldearekin bildu eta bakoitzak bildutako informazioa partekatuz eta amankomunean jarriz, testuen sintesia, bost hitz gako, bi erronka eta irudi bat sortu dugu.

Sarrera honetan nik egindako testuen sintesi lana edo testuen notak atxikitzen ditut:








2014/11/04

2014.10.30

Gaurko klasean teoriako taldeak (lau kidetakoak) sortu ditugu talde-lana hasteko asmoz. Nire taldekideak Maria Menoyo, Unai Martin eta Jon Martija dira. Taldeari 3.1 testua egokitu zaigu.

Taldeak sortuta eta gero, lana egiteko materiala bilatzen hasi gara egela plataforman. Testuak bilatzea oso zaila egin zaigu. Hainbat sarrera daude eta bertan agertzen diren materialak eta baliabideak modu nahastuan agertzen dira. Ez dago ordenik. Kostata, taldeari egokitutako testuak aurkitu ditugu eta irakurtzen eta aztertzen hasi gara. Denbora gutxi izan dugunez, ez dugu askorik egin. Beraz, taldekideen artean irakurketak irakurtzeko eta klasera landuta ekartzeko epea jarri dugu.

Gaurko eguna ondorieztatzeko esan nezake kaos bat izan dela. Materialak eta baliabideak egelan aurkitzea zaila izan da, behintzat gure taldearentzat. Porfolio gaiari dagokionez, nahiz eta pare bat aste hasi klaseekin, gaur konturatu gara porfolioa blogean egin behar dela eta ez txosten baten bitartez. Beraz, gehienak atzeratuta gaude porfolio lanari dagokionez. 

Nire ustez, egela hobeto ordenatuta egoteaz gain, egin beharrekoen azalpen zehatzagoak eta argiagoak edukitzea ezinbestekoa da. Hainbat lan egin behar ditugu eta ez baditugu eginbeharrekoak argi antolatuta eta zehaztuta, ezinezkoa egiten zaigu gu ere antolatzea eta gure denbora kudeatzea. 

2014/10/29

Lehenengo entregablea

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Sintesia: Testua hainbat zatitan banatzen da; gaur egungo gizartea, gaur egungo eskola, eskolaren funtzioa, aukerak eta azkenik, ondorioak.

Testuan zehar gaur egungo gizartea definitzea helburua ez dela azaltzen da, baizik eta gaur egungo gizartea hobeto ulertzea eta modu berean, gaur egungo eskolaren zereginak definitzeko hainbat datu ematea.

Helburu horiekin hasteko, testuan gizartea definitzeko hainbat aspektu (materialista, globalizatua, komunikazioarena, … ) behatu dira. Ildoa jarraituz, gaur egungo eskola nolakoa den azaltzen da, kasuak kasu. Eskolak dituen hainbat funtzio edo egiteko zerrendatzen dira. Besteak beste: gizartera hobeto egokitzea eta alfabetatzea, hezkuntza eredu berriztatua, eten digitala saihestu eta inklusio digitala bultzatu, … Ondoren, eskolak IKTen erabilera bultzatuz ikasleei eskaini diezaiekeen hainbat aukera aipatu eta azaltzen dira. Aukera horien artean blogak, wikiak, moodle, podcast, bideojokoak eta software didaktikoak aurki ditzakegu. Ikasleek klaseetan edota klasetik kanpo erabili ditzaketen hainbat tresna dira. Amaitzeko, ondorioak ageri dira. Ondorioak laburbilduz, teknologia hezkuntza berriztatzeko tresna moduan ulertu behar da, beti ere teknologiak modu arduratsu batean erabiliz. Ikasleei hainbat aukera anitz eskaintzen zaie baliabide horiek erabilita, hala nola, parte hartzea, lan-taldeak, lankidetza, lotura, … Beraz, web 2.0 filosofia jarraitzea egungo hezkuntza hobetzeko ezinbestekoa da.

Galderak:
IKTeek eskaintzen dituzten aukeren artean, zeintzuk dira lehen hezkuntzako ikasleentzat baliagarrienak?

* Gaur egungo eskolak dituen funtzioak jakinik, IKTeek nolako eragina izan dezakete funtzio horiek betetzean?


Hitz gakoak: IKTak; teknologia; hezkuntza; baliabide; web 2.0.