2014/11/13

2014.11.13

Gaurko klase teorikoan ikaskideen hainbat aurkezpen entzun ditugu. Aurkezpenak ikaskuntza gurpila lanei buruzkoak izan dira. Talde bakoitzak gai desberdinetan oinarritutako testuak irakurri eta aztertu ondoren, klasearen aurrean egindakoa aurkeztu behar du. 

Taldeka burutzen diren lanak eta gero klaseen aurrean aurkeztu behar direnak izaten dira zailenak. Izan ere, gehienak ez gaude ohituta jende askoren aurrean hitz egitera eta gutxiago euskara egoki eta landu batean. Gainera, kontuan hartzen bada klase teorikoan edo magistralean egin beharreko aurkezpena dela, eta ez saio praktikoetan, lana zailagoa bihurtzen da. Norberak aurkezterako momentuan sentitzen duen urduritasunaren ondorioz, askotan bakoitzak eskaini dezakeena urduritasunaren menpe gelditzen da eta  ez da pertsonaren gaitasuna eta potentzialitatea nabaritzen.

Taldeen aurkezpenak amaitu ondoren, taldean bildu gara bakoitzaren testuen sintesiak amankomunean jartzeko, azkenik sintesi bakar bat bihurtuz. Ondoren, bost hitz gako aukeratu, bi erronka sortu eta irudi bat aukeratu dugu lana blogean igotzeko asmoarekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat