2014/11/27

2014.11.27

Gaurkoan ere ikaskideen aurkezpenak ikusten jarraitu dugu.

Lehenengo taldeak Powtoon programa erabili du bere aurkezpena egiteko. Ezagutzen ez nuen programa da eta oso dinamikoa eta adierazgarria iruditu zait. Hurrengo aurkezpenetan erabiliko dudan sentsazioa dut. 

Bigarren taldeak ere, powtoon programa erabili du. Beraz, aurreko taldeak bezain lan dinamikoa aurkeztu dute. 

Hirugarren taldeak, bideo bat sortu du beraien lana azaltzeko. Horretarako beraien ahotsa grabatu eta irudiekin koordinatuz bideoa sortu dute. Aipatu beharra dago zerbait luzea izan dela eta gure arreta denbora osoan mantentzea zaila izan dela denboraren ondorioz. Baina, erabilitako materiala oso egokia dela uste dut.

Laugarren taldeak ere powtoon programa erabili du bere lana azaltzeko, hain zuzen, web 2.0-ri buruzkoa dena. 

Bostgarren taldeak powtoon programa ere erabili du. Aurreko taldeari bezala, web 2.0 gaia egokitu zaie. Izugarrizko lana egin dute. Izugarrizko lana egin dute ahotsaren soinuari dagokionez.

Seigarren eta azken taldeak, emaze programa erabili du. Gure taldeak pasadan astean erabilitako programa berbera. Berri bat hartzea erabaki dute lana sortzeko asmoz. Aurkezpenaren amaieran galdera bat proposatu digu entzuleei. Bi irudi agertu dira, batean ikasleak ikt-ak erabiltzen eta bestean ez erabiltzen. Taldeak zein den egoera egokia galdetu digun. Nire ustez, argi dago. Ikt-ak erabiltzea egokia da, beti ere modu arduratsu eta kritiko batean erabiliz. Horregatik ikt-ak erabiltzen irakatsi behar zaie ikasleei, beraien kritikotasuna eta ardura sustatuz eta ikt-ak erabiltzeko baliabideak eta herramintak eskainiz. 

Aurkezpenei dagokienez, ondorio moduan esan nezake, bai gaurko taldeek, bai aurreko eguneko taldeek oso lan handia egin dutela. Hainbat baliabide desberdin erabili dira eta sortutako lanak kalitate handikoak izan dira. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat