2014/11/30

Sentimenduak adierazteko jolas proposamenak

Adimen emozionala hainbat alditan modu teoriko batean aztertu ondoren, gaurkoan sentimenduak adierazteko jolas proposamenak ekarri ditut. Hainbat proposamen daudenez, gaurkoan gutxi batzuk proposatuko ditut, hurrengo sarreran besteak zuekin konpartituz. 

HELBURUAK

Adiskidetasunaren eta autoestimazioaren inguruan jarrera positiboak sustatzea (bai neskek eta bai mutilek ere, euren kaxa gainditzen dute beldurra).

Antzeko ametsak izatean, enpatiazko, maitasunezko eta asetasunezko sentimenduak sustatzea.

1. ariketa: zera pentsatzen dut ... 

— Testua irakurtzea eta iruzkina egitea. Nolakoa da neska? Nolakoa da mutila? Zergatik? 
— Nola doaz jantzita? Zer da gehien gustatu zaizuena...?
— Garapena: gelan dauden neska-mutil adina txartel egin behar ditugu, kolorezkoak; txartel bakoitzean hitz bat azalduko da.

Bakoitzak txartel bat edukiko du, ipuineko neskarekin edo mutilarekin erlazionatu beharko duena, egindako aukera zergatik egin duen azalduz.


garbia - zikina - handia - sendoa

gizena - argala - txikia - eztia

* Testua irakurtzeko hemen klikatu.

2. ariketa: “Mutil” hitzaren ordez, “neska” hitza jarriko dugu

Taldean jarraian azaltzen denari buruzko iruzkina egin
— Zer egin zaizue deigarrien?
— Barrerik egin al dugu? Zergatik?
— Zure kasuan, nork egiten ditu ipuinean egiten diren gauzak?
— Garapena: Taldean edo banaka, irakasleak ipuina zatika irakurriko du; jarraian, ikasleek “mutil” hitzaren ordez, “neska” hitza erabiliko dute, esaldia errepikatuta.

3. ariketa: nork egiten du ...

Lehenengo ariketan bezalaxe, txartel bana emango zaie; bertan, ipuinean egiten diren jardueretako bat egongo da idatzita; ondoren, jarduera horiek neskarekin edo mutilarekin erlazionatuko dituzte.


Garapena: berdina

4. ariketa: eta zuk, nola jolasten duzu? eta zuk, zertan jolasten duzu?

Ikasle bakoitzak bi multzo egingo ditu: bat ipuinean azaltzen diren objektuekin eta bestea
erabiltzen dituzten jolasekin. Ondoren, bi taldeen artean erlazioak ezarriko dituzte.
— Zergatik aukeratu dute erlazio hori?
— Neskentzako diren jolasak edo jostailuak, eta mutilentzako direnak al daude?

— Normalean, zein jostailu-mota erabiltzen dugu?




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina