2014/10/29

Lehenengo entregablea

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Sintesia: Testua hainbat zatitan banatzen da; gaur egungo gizartea, gaur egungo eskola, eskolaren funtzioa, aukerak eta azkenik, ondorioak.

Testuan zehar gaur egungo gizartea definitzea helburua ez dela azaltzen da, baizik eta gaur egungo gizartea hobeto ulertzea eta modu berean, gaur egungo eskolaren zereginak definitzeko hainbat datu ematea.

Helburu horiekin hasteko, testuan gizartea definitzeko hainbat aspektu (materialista, globalizatua, komunikazioarena, … ) behatu dira. Ildoa jarraituz, gaur egungo eskola nolakoa den azaltzen da, kasuak kasu. Eskolak dituen hainbat funtzio edo egiteko zerrendatzen dira. Besteak beste: gizartera hobeto egokitzea eta alfabetatzea, hezkuntza eredu berriztatua, eten digitala saihestu eta inklusio digitala bultzatu, … Ondoren, eskolak IKTen erabilera bultzatuz ikasleei eskaini diezaiekeen hainbat aukera aipatu eta azaltzen dira. Aukera horien artean blogak, wikiak, moodle, podcast, bideojokoak eta software didaktikoak aurki ditzakegu. Ikasleek klaseetan edota klasetik kanpo erabili ditzaketen hainbat tresna dira. Amaitzeko, ondorioak ageri dira. Ondorioak laburbilduz, teknologia hezkuntza berriztatzeko tresna moduan ulertu behar da, beti ere teknologiak modu arduratsu batean erabiliz. Ikasleei hainbat aukera anitz eskaintzen zaie baliabide horiek erabilita, hala nola, parte hartzea, lan-taldeak, lankidetza, lotura, … Beraz, web 2.0 filosofia jarraitzea egungo hezkuntza hobetzeko ezinbestekoa da.

Galderak:
IKTeek eskaintzen dituzten aukeren artean, zeintzuk dira lehen hezkuntzako ikasleentzat baliagarrienak?

* Gaur egungo eskolak dituen funtzioak jakinik, IKTeek nolako eragina izan dezakete funtzio horiek betetzean?


Hitz gakoak: IKTak; teknologia; hezkuntza; baliabide; web 2.0.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina