2014/10/30

Zer da adimen emozionala?



Adimen emozionala pertsona batek era orekatuaz emozioak adierazteko eta besteenak ulertzeko trebezia psikologikoen multzoa da. Norberaren pentsaera eta jokabidea era egoki batean antolatu daiteke, adimen hori kontuan hartuz. Beraz, adimen emozionala sentimenduen, nortasunaren eta bulkada moralaren lotura dela esan daiteke. 

XX.medean zehar hainbat ikerlarik landu zuten kontzeptua da. Azkenik, Daniel Goleman psikologoa eta kazetariak ezagutarazi zuen, Emotional Intelllingence (1996) liburuari esker. 

Liburu horretan adimen emozionalari buruzko ezaugarri nagusiak aipatzen dira:
  • Norbera motibatzeko ahalmena izatea.
  • Norberaren gogo biziei ekiteko ahalmena, nahiz eta frustrazioak izan.
  • Bulkadak kontrolatzeko ahalmena izan.
  • Sariak atzeratzeko ahalmena izatea.
  • Norberak gogo egoera moldatzeko ahalmena izatea.
  • Angustia sahiesteko ahalmena izatea, gure adimen fakultateetan horren eragina mugatu ahal izateko.
  • Enpatizatzeko eta besteengan konfiantza izateko ahalmena izatea.




Golemanen hitzetan, adimen-kozientea altua izateak ez du zihurtatzen pertsona batek bizitzan arrakasta lortzea, kontziente hori adimen emozionalarekin lotuta ez badago.


Hona hemen adimen emozionala eta Golemanek arlo honetan egindako lanari buruzko artikulu interesgarria: http://www.hikhasi.com/artikulua/659





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina