2014/11/04

2014.10.30

Gaurko klasean teoriako taldeak (lau kidetakoak) sortu ditugu talde-lana hasteko asmoz. Nire taldekideak Maria Menoyo, Unai Martin eta Jon Martija dira. Taldeari 3.1 testua egokitu zaigu.

Taldeak sortuta eta gero, lana egiteko materiala bilatzen hasi gara egela plataforman. Testuak bilatzea oso zaila egin zaigu. Hainbat sarrera daude eta bertan agertzen diren materialak eta baliabideak modu nahastuan agertzen dira. Ez dago ordenik. Kostata, taldeari egokitutako testuak aurkitu ditugu eta irakurtzen eta aztertzen hasi gara. Denbora gutxi izan dugunez, ez dugu askorik egin. Beraz, taldekideen artean irakurketak irakurtzeko eta klasera landuta ekartzeko epea jarri dugu.

Gaurko eguna ondorieztatzeko esan nezake kaos bat izan dela. Materialak eta baliabideak egelan aurkitzea zaila izan da, behintzat gure taldearentzat. Porfolio gaiari dagokionez, nahiz eta pare bat aste hasi klaseekin, gaur konturatu gara porfolioa blogean egin behar dela eta ez txosten baten bitartez. Beraz, gehienak atzeratuta gaude porfolio lanari dagokionez. 

Nire ustez, egela hobeto ordenatuta egoteaz gain, egin beharrekoen azalpen zehatzagoak eta argiagoak edukitzea ezinbestekoa da. Hainbat lan egin behar ditugu eta ez baditugu eginbeharrekoak argi antolatuta eta zehaztuta, ezinezkoa egiten zaigu gu ere antolatzea eta gure denbora kudeatzea. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina