2014/12/10

Sentimenduak adierazteko jolas proposamenak (2 partea)

Aurrekoan sentimenduak adierazteko hainbat jolas proposamen aurkeztu nituen. Gaurkoan, saio proposamenen bigarren atala dakart.

5. ariketa: egin ditzagun eragiketak
Matematikako eragiketen adibide berriak jarri.
— Taldean, matematikako eragiketak asmatuko dituzte.

— Eragiketak jendaurrean azalduko eta arrazoituko dituzte.

6. ariketa: diotenez ...
— Nola erabiltzen dugu hizkuntza?
— Hitz egiteko eta idazteko orduan, ba al dago desberdintasunik gizonen eta emakumeen artean?
— Zenbait esaldi pertsonaia jakin batzuen ahotan jarriko ditugu, esaldi horien erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

— Arbelean 4 aurpegi marraztuko dira:

Neska - Mutila - Ama - Aitona

— Talde bakoitzak esaldi bat pentsatu eta pertsonaia bakoitzari jarri beharko dio.
— Taldeak esaldia eztabaidatu eta aukeratu ondoren, esaldia arbelean, pertsonaiaren azpian jarriko du.

7. ariketa: kazetaria
Ikusi dugu Ondo deritzot Gaizki deritzot
Jolas-garaian bikoteka antolatuko gara, honako hau behatzeko:
— Zertan jolasten dute mutilek, eta zertan neskek?
— Zeri buruz hitz egiten dute mutilek?
— Zeri buruz hitz egiten dute neskek?
— Zenbat leku betetzen dute mutilek?
— Neskak eta mutilak elkarrekin jolasten dira ala banandurik?

8. ariketa: ... buruz hitz egin dezagun
Txotxongiloekin, ipuinean azaltzen diren egoera desberdinak antzeztuko ditugu, ikasleek asmatutako elkarrizketen bidez.

AURPEGIAK: JARDUERAK
1. Sentimenduak adieraztea
Estrategia: eguneroko tentsioak eta arazoak eguneko gai bihurtu behar ditugu.
Arazo errealak:
— Minduta egotea.
— Baztertuta sentitzea.
— Inbidiak.
— Arazoak: (borrokak ... isekak).
Ikasleak biribilean eseriko dira, eta taldeko partaide bakoitzaren izena esango dute; ondoren, zein aldarte duten esango dute; 1etik 10era bitartean egingo da puntuazioa: 1. Oso goibel,2. Goibel, 3. Larrituta, 4. Haserre, 5. Nekatuta.
Puntuazio baxua lortzen bada, beste pertsona batek egingo ditu galderak.
Nork esan du nola sentitzen zaren?

2. Lankidetza-mota bat
— Taldean lan egingo da eta buruhausgarri bat egin; isilean egin behar da lan, eta ezin da keinurik egin.
— Formulario batean oharrak hartuko dira: nor da lider, nor antolatzaile, nork egiten ditu tontakeriak, nork eteten du jarduera, eta abar.
— Jarduera amaitutakoan: jendaurrean azaldu eta jarduera garatu den bitartean izandako adostasunak eta desadostasunak aztertuko dira.

Gelako gutunontzia.
Helburua: kexak eta arazoak adieraztea, hartara gela osoak horiei buruz hitz egiteko eta irtenbideak bilatzeko

Sentimenduen kuboa
Kuboa botatzean ateratzen den aurpegiaren arabera, ikasleek aurpegiak adierazten duen sentimendua sentitu zuteneko egoera bat deskribatu behar dute.
Ariketa honek sentimenduak hitzekin erlazionatzen laguntzen die, eta aldi berean, sentimendu-mota hori duten bakarrak ez direla ikusten dute, eta enpatia garatzeko aukera dute.

Nola sentitzen zara?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat